Kokospeko hostoak, japoniarrez sishoak, ekialdeko sukaldaritzan erabiltzen dira. Batez ere Indian eta Ekialdeko Asian landatzen dira. Zaporea arinki mentolduna dute eta jakiei ukitu usaintsua emateko erabiltzen dira. Japonian oso ezagunak dira eta bi barietate daude.
Landarearen olio esentzialek zapore sendoa ematen dute; menda edo mihiluaren zaporearekin alderatu daitezke. Mineral eta bitaminetan aberatsa da, propietate antiinflamatorioak ditu eta beste jaki batzuk mantentzeko eta esterilizatzeko erabiltzen da. Nepal eta Indiako hainbat lekutan, silam du izena. Bere haziak txile eta tomateekin egosterakoan saltsa edo plater zaporetsuak lortzen dira.
Gehitu iruzkin berria