1) Osasuntsua eta puntu-puntuan
Pestizidarik gabeko barazkiak, naturalki hazitakoak. Heldutasun egoera onenean jasoak eta freskoak, gehienak otarra banatzen den egun berean bilduak.
2 ) Prozesu ekologikoa
Ekoizpen prozesu osoa modu ekologikoan gauzatzen dugu: haziak, landareak, zainketa, ongarritzea, ontzi eta plastikorik gabeko banaketa...
3) Prezio merke eta egonkorrak
Kalitate goreneko produktuak, dendan baino merkeago. Gainera, merkatuko prezio aldaketek ez dute eraginik otarraren prezioan.
4) Produktu aniztasun paregabea
Barietate berriak, ezezagunak eta exotikoak ezagutu eta dastatzeko aukera ezin hobea daukagu Karabelekon.
5) Agroekologia sustatzea
Natura eta osasuna errespetatzen dituen nekazaritza-eredua sustatzen dugu.
6) Bertatik bertara
Produktu guztiak gure Hernaniko baratzetan landuta daude. Hala, gainera, garraioak eragindako kutsadura gutxitzen dugu.
7) Tokiko ekonomia bultzatzea
Gure nekazaritza bultzatu eta ekoizle berriak sortzeko laguntza eskaintzen duzu. Lekuko ekonomia sustatzen dugu, prezio duinak bermatuz.
8) Gure paisaia eta kultura
Bertako paisaia eta kultura babesten ditugu. Lurraren emankortasuna zaindu eta baserriaren biziraupena bermatzen dugu.
9) Errehabilitazioa eta laneratzea
Buru gaixotasuna duten pertsonen eta beste kolektibo batzuen errekuperazioa eta gizarteratzea bultzatzen ditugu, eta lan-mundurako prestatzen laguntzen diegu.
10) Proiektu aurrendaria babestea
Euskal Herriko nekazaritza ekologikoa aberasteko xedea dugu gure etxalde esperimentalean. Bertan, ekoizpen prozesua behatu eta ikasteko aukera dugu guztiok.
11) Elikadura-subiranotasunaren alde
Elikagaien inguruan erabakitze ahalmena berreskuratu nahi dugu, konpainia handien eskuetatik kendu eta ekoizleen nahiz kontsumitzaileen kontrolpean egon dadin.