Kontsumo taldea

Interesa dutenek gure kontsumo taldean parte hartzeko aukera daukate. Taldeko kideek sasoian sasoiko produktuak jaso ahal izango dituzte astero, tokiko barazki eta frutekin eta zenbait barietate exotikorekin. Produktu guztiak gure Hernaniko baratzeetan landuak dira. 

Bi otar mota ditugu:

  • Ertaina: 2-3 pertsonarentzat, 63 euro/hilean
  • Handia: familiarra, 4-5 pertsonarentzat, 95 euro/hilean

 

Gainera, neurrira ere prestatzen ditugu otarrak, gutxienez 35€-ko eskaera eginez gure aplikazioaren bitartez.

Barazkiak astero banatuko dira, aldez aurretik ezarritako bilketa-guneetan.

Gainera, otarrarekin batera gure inguruko ekoizle ekologikoen produktu osagarriak eska ditzakezu: arrautzak, gazta, ogia, lekaleak, olioa, pasta, zerealak, sagardoa, zukuak, eta abar luze bat. Produktuen zerrenda kontsultatu

 

Izena emateko datu-orria

 

 Edozein zalantza argitzeko edo izena emateko beharrezkoa da otarrak@karabeleko.org helbidera idaztea edo 626 17 87 60 telefonora dei egitea.