Gora pikantea!

Azken hilabeteotan piper pikanteen barietate zabala landatu dugu beren hazkuntzaren ezaugarriak eta propietate organoleptikoak ezagutzeko. Landatutako barietate gehienak apaingarri balio handia dute eta lorategi eta balkoietan jartzeko aproposak dira. Fruitu txikiko landareak dira eta garapenerako eguzki argi ugari eta ur gutxi behar dute. Azken batez, barietate iraunkorrak dira, arreta gutxi behar dute eta iraunkorrak dira. Hori dela eta etxe barruan edo balkoian eduki daitezke urte osoan, leku argitsu eta epeletan kokatuta.

Ondoren, batzuen ezaugarriak eta  azkura pikante neurriak maila azaltzen dizkizuegu.

Pot Black: oso landare itxia da eta jardineretan hazteko aproposa. Fruitua iluna da, ia beltza, eta lore moreak eta txikiak ditu, 3-4 zentimetrokoak. Fruituak heltzen direnean, kolore gorria hartzen dute. Scolville eskalan, piparren pikante-maila aztertzen duen eskalan, 44.000 puntuazioa dauka; hau da, maila erdi-baxua.

Royal Marbles: landare hau lorategiak apaintzeko oso egokia da. Hostoak, ia beltzak dira eta fruituak purpura ilunak, oso pikanteak. Piperrak hazten direnean purpura kolore ilunetik gorri ilunera pasatzen dira. Pikante maila 10etik 6-7koa da.

 

Hot praipire fire: 25 zentimetroko altuera eta 30 zentimetroko zabalera hartzen du landareak. Horitik purpurara doazten kolore asko izaten dituzte espezie honen piper txiki eta ugariak. Fruituek luzeran 1,5 zentimetro dituzte eta zabaleran 0,5. Landare apaingarria da eta kozinatzeko aproposa.

 

Fish Peper: arrainak eta itsaskiak prestatzeko aproposa da. Piper honek berde, laranja, marroi, zuri eta gorri koloreak hartzen ditu eta, hazten doan neurrian, gehiago pikatzen du. Landare honen bereizgarria hostotza da; metro erditik gorako landarea da eta tantodun hosto zuri-berdeak ditu. Horregatik, lorezaintza apaingarrirako eta jangarrirako barietate ezin hobea da.

Explosive Ember: apaingarri balioa duen landarea da. Bere piper txiki pikanteak kolore purpura dute hasieran eta gero gorri eta hori bilakatzen dira.

   

 

Chile Campanile: Perun eta Bolivian du bere jatorria. Fruituak, apaingarriak izateaz gain, fruta-gustuko zaporea eta pikante goxoa dauka erdiko partean eta, haziak kentzen bazaizkio, 10etik 5-6ko pikante-maila izaten du.

 

Habanero blanco: Landareak altueran nahiko txikiak dira eta, hortaz, loreontzietan hazteko aproposak dira. Pikante-maila: 10.

  

 

Vampire: gehien pikatzen duen txilea da. Hostoek ñabardura beltzak eta moreak dituzte eta euren fruituek, 8-10 cm-ko luzera dute. Hazten direnean odol kolorea hartzen dute. 

 

  

Gehitu iruzkin berria