Gehitu iruzkin berria

Mihiluaren propietateak

Mihilua gure ingurunean aurki daitekeen landarea da. Urte askotan garrantzia handirik eman ez zaion arren, gaur egun indarra hartzen ari da sukaldaritzari dagokionez.Elikagai asko du eta osorik kontsumi daiteke.

Barazki gehienen moduan, mihiluak era balio energetiko baxua du, baina karbono-hidratoetan eta zuntzetan oso aberatsa da. Bitamina aldetik ez da bereziki interesgarria, baina bai ordea, B3 bitamina, azido foliko eta A probitaminan. Gainera, mineral ugari eta potasio asko eskaintzen duen landarea dugu mihilua. Sendabelar gisa ere oso interesgarria da, digestio zaila dutenentzat batez ere.

Mihiluaz gozatzea oso erraza da. Gaur egun, entsaladan erabiltzen da adibidez, gozotasun, testura fresko, eta anis gustua eskaintzen baitu. Erraboil gordinak edo zurtoinak ere freskoan jan daitezke. Lurrunetan egosita edo edozein gisaturen osagai bezala erabil daiteke.

Argazkia: Hablemos de salud