Blog

Hiri gorrian irratsaioan ‘Handia’ filmeko barazkiei buruz hizketan

‘Handia’ filmaren estreinaldia izan dela eta, Karabelekoko kide Amaia Odriozolak filmean izan dugun parte-hartzeari buruz mintzatu da Hiri Gorrian irratsaioan. Ba al zenekien Altzoko baratzea gure barazkiekin osatua dagoela? Gure baba, zerba, porru eta abarrekin landu zuten ortua. Eguraldiak, baina, hondatu egin zuen lehen baratzea, eta berriro hornitu behar izan genituen...

Etxeko eta auzoko konpostari buruzko 7. mintegia Hernanin

Etxeko eta auzoko konpostari buruzko 7. mintegia izan berri dugu Hernanin. Arlo honetan lanean diharduten Estatu mailako erakundeak batzen dituen Composta en Red koordinakundeak antolatu ditu urriaren 19an eta 20an burututako jardunaldiak.

Karabelekoren koordinatzaile Ikerrek gure proiektua aurkeztu zuen atzo Orona Fundazioaren egoitzan gauzatutako topaketan. Gaur, berriz, jardunaldietako parte-hartzaileak etxaldera bertaratu dira gure egunekoan Zero Zabor filosofia bultzatzearen alde egiten dugun lana ezagutzera. 

Orriak