Blog

Karabeleko eta AMHER estereotipoak alboratzeko elkartu dira

Oso bazkari berezia ospatu dugu gure etxaldean, 'Bizilagunak' ekimenaren harira. AMHERen proiektuak bertako pertsona edo familiak atzerritarrekin mahai baten inguruan biltzea eta aurreiritziak alde batera uztea du helburu.

Baztertze sozialeko egoeran edo arriskuan dauden bi kolektiboren arteko topaketa izan da: buruko osasun arazoa duten pertsonak eta etorkinak. Azken horiek beren jaioterriko plater tipikoak prestatu zituzten eta bazkarirako barazkiak biltzen lagundu duten baratzean.

Karabelekoko langile Eneko, EITB-ko Ur Handitan saioko protagonisten artean

Buru osasuna izan da hizpide aste honetako EITBko Ur Handitan saioan eta Karabelekoko langile Eneko Arakama izan da programaren protagonistetako bat. Enekok hainbat urte daramatza depresioaren aurka borrokan eta Karabelekon, nekazari lanari esker, nahasmenduari aurre egin ahal izan dio pixkanaka. Gakoa? "Burua lanpetuta mantentzea", adierazi du.

Enekoren berri izateko, klik hemen.

Orriak