LURRA ZAINDU ETA ELIKATU, BERAK ELIKATU GAITZAN

Ondoko argazkietan, lurra prestatzen eta zaintzen ikusiko gaituzue. Konpost on batez elikatuz gero, landareak indartu eta osasuntsu haziko dira.

 Desbrozatu, lurra goldatu, ongarritu, xehetu, erein, landatu, ureztatu, izurriteak kontrolatu… Horiek dira lurrak eta landareek behar dituzten zainketak, kalitatezko produktuak, zaporetsuak eta osasungarriak eskaintze aldera.

 

Fruta edo barazkiak erosterakoan, inoiz gogoan izan al duzue produktuaren atzetik dagoen esfortzua? Pertsona asko jo eta ke aritu dira lanean, hotz zein bero, euri nahiz elur egin arren, produktuen kalitatea bermatzeko.

Karabelekon, hain zuzen, maitasun handiz zaintzen dugu lurra, zapore eta freskotasun osoa duten produktu osasungarriak eskaintzeko, baratzetik eskura zuzen-zuzenean. 

Gu lurraren zaindari, zuek gure arnas!

Eskerrik asko!

Gehitu iruzkin berria