Maiatzaren 17an, 18:00etatik aurrera, inaugurazio-festa txiki bat egingo dugu, eta bertaratzera gonbidatuta zaudete!
Karabeleko, Herrilur eta Henase erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen berria dela-eta, hemendik aurrera Herrilur elkarteak eramango du dendaren lekukoa tokiko ekoizleen produktuen salmenta sustatzeko eta lehen sektoreari bultzada emateko helburuarekin. Horretarako, buru osasuneko arazoak dituzten pertsonen kolektiboko langileak izango dira dendan, eta etxaldean landutako produktuak aurkituko dituzue bertan.
❗Ordura arte, denda itxita egongo da eta, maiatzaren 20tik aurrera, ordutegi berriarekin itzuliko gara.
Hilaren 17an zain izango zaituztegu!
Gehitu iruzkin berria