Esperimentazio lanaren helburu nagusia sektoreari laguntzeko nekazaritza ekologikoaren ezagupena sustatzea da, barazki ekologikoen ekoizpena eta lan experimentala bateratuz.
Esperimentazio bide hauek irekiak dira. Horregatik, nekazari profesionalak zein hasiberriak ikerketan parte hartu dezakete. Ekintza hauek aurrera eraman ahal izateko, interesa dutenek gure proiektuan parte hartu dezakete, "Karabeleko lagunak" taldearekin bat eginez. Horrela, hartzen duten konpromisoaren arabera, urteroko batzarrean edo esperimentazio lanarekin zerikusia duten bileretan ere parte hartu ahal izango dute.