Karabeleko elkartea abian da!

Oraindik lan asko daukagu egiteke, baina jada martxan gaude. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateetako dozenaka pertsonaren esfortzu eta ilusioari esker lortu dugu proiektu berezi hau aurrera eramatea.

Datozen asteetan gure zerbitzu eskaintza osatzen joango gara, beste xehetasun askorekin batera. Nekazaritza ekologikoa eta baztertze arriskuan dauden kolektiboen laguntza uztartuko dituen proiektua da hau. Gizarte ekimena, elikadura, osasun mental nahiz fisikoa eta jasangarritasuna, gure balio nagusiak.

Gure berri izan nahi baduzue, jarrai gaitzazue sare sozialetan: www.facebook.com/Karabeleko eta www.twitter.com/Karabeleko.

Bidaia honetan gurekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu!

Gehitu iruzkin berria