Betiko barazkien barietate berriak

Egunero kontsumitzen ditugun barazkien barietate berriak dastatzen ari dira gure kontsumo taldeko kideak.

Hementxe azaltzen dizkizuegu azken saskian banatutako produktuen ezaugarriak.

BERENJENAK

  • "Arrautza zuri motakoa": barazki honen fruituak antzarraren arrautzaren tamainako eta itxurakoak dira. Kolore zurikoak, azal fina, hazi gutxi eta itxura borobila dute, oso konkortua. Haragiaren ezaugarriengatik bereizten da beste barietateengandik: leuna, krematsua, melenga eta ahozapaian atsegina. Horregatik, ohiko errezetatan erabil dezakegu, errea, arrautzeztatua, frijitua, plantxan, betea eta abar. Landarearen izena Solanum Ovigerum da, eta berenjenen artean apartekoena eta originalena da. Hori dela eta, lorategietan landatzeko landare preziatua da.
  • Japanesse Pinplinkin: moreak, luzangak, okerrak eta nahiko finak dira.
  • Bonica, Baluroi eta antzekoak: ohiko berenjenaren kolorea dute, baina forma ezberdinak dituzte. Berenjena bonicak biribildu-obalatua da eta kolore more ilun eta distiratsukoa da. Haragia zuria da eta haziak oso txikiak dira. Zapore atseginekoa da eta sukaldean erabilera asko ditu.

 

KALABAZINAK

  • Gold rush: horia eta luzexka. Barietate herrestaria, goiztiarra eta emankorra da. Bere haragia horia, samurra eta leuna da. Zapore bikaina du eta pistoak, beteak eta frijituak egiteko aproposa da.
  • Kalabazin hori borobila: beteak egiteko aproposak dira.

 

LEKAK

  • Helda: ohiko leka mota da. Berdea, luzea eta zapala.
  • Buenos Aires gorria: berdea da baina ├▒abardura gorriak ditu. Oso itxura ona du eta egosterakoan berdea gelditzen da.

 

PIPERRAK

  • "Dulce de landas": pipermin formakoak dira, baina oso berdeak, eta handiagoak direnean jasotzen dira. Gordinik edo frijituta jateko balio dute eta ez dira minak. Oso azal fina dute eta haragitsuak dira.
  • Gernika eta padron: oso antzekoak dira, baina lehenak  puntan bukatzen dira eta bigarrenak lau punta edo izaten dituzte. Biak orokorrean frijituak jaten dira.
  • Italiarra: txorizero formako piperrak dira eta handiak hartzen dira. Azal fina dute. Normalean supermekatu eta dendetan saltzen den piper berdea da. 
  • Xemein: Markinako andre batek bakarrik mantentzen duen barietate berezia da. Aurrekoak baino tamaina handiagoa dauka, baina puntan bukatzen da. Haragitsua da.

 

TOMATEAK

  • Costoluto Genovese: piper gorriaren antzerako tomatea, saihets askorekin. Kolore gorri bizia, azal lodia eta zapore gozoa dauka. Gehienbat saltsatan erabiltzen da. Landarea oso handia da, 2 metroko garaiera har dezake.
  • Great White: tomate zuri-horixka. Fruitua baia haragitsua, lobulatua eta haragi zurikoa da. Zapore gozoa du, meloiaren antzekoa. Gehienbat fresko kontsumitzen da. 
  • Red zebra: bere fruituak borobilak dira, gorriak eta marra horiekin. Haragia kolore gorri-ilunekoa da, dastamenerako kalitate handikoa, urtsua eta leuna. Entsaladatan erabiltzen da.
  • Cherry negro: tomate txiki beltza.

 

Informazio iturriak:

http://abrasamefuerte.com/verduras
http://www.el-tomate.net/variedades.html#costo

 

 

 

 

Gehitu iruzkin berria