Etxean landatzeko aromatika-sortak
Landare usaintsuak oso moldakorrak dira: apaingarri gisa, aromatizatzeko, izurriteak uxatzeko eta plater askori zaporea emateko erabil ditzakegu.
Ez dute leku askorik hartzen eta erraz zaintzen dira; beraz, oso egokiak dira baratzean, loreontzian edo sukaldean tartetxo bat egin eta janaria prestatzerakoan eskura izateko.
Pizzen, entsaladen eta pasten bizigarri gisa erabiltzeaz gain, olioa, gisatuak eta focacciak aromatizatzeko ere aproposak dira, eta infusio natural bikainak ere egin ditzakegu. Moztu eta ur berotan bota; ezin freskoago! Hemen duzu ideiaren bat: hierbaluisa infusio oso freskagarria, ezkai, limoi eta ezti infusioa eztarria leuntzeko, menda infusioa, etab.
Udazkena oso garai ona da usaintsuak landatzeko, garai honetan sustraiak botatzen baitituzte udaberrian indar handiz ernatzeko.
Karabelekon erromeroa, menda, hierbaluisa, labanda, ezkaia eta oreganoa aurkituko dituzu, eta horiek gozatzeko sorta bereziak prestatu ditugu:
• Infusio sorta: hierbabuena, hierbaluisa, ezkaia eta labanda, landare aromatikoak zaintzeko azalpenarekin batera.
• Pack klasikoak: ezkaia, labanda, erromeroa, oreganoa, landare aromatikoak zaintzeko azalpenarekin batera.
Hernaniko ekodendan edo app-aren bidez eros ditzakezu.