Gehitu iruzkin berria

Kontsumo talde berria Lasarten

Barazki eta elikagai ekologikoen banaketa-puntu berria zabalduko dugu laster, Koöl dendarekin elkarlanean!  

  • Gure baratzeko produktu ekologikoak, garaian garaikoak, freskoak eta izugarri zaporetsuak jaso ahal izango dituzue Lasarteko denda honetan azarotik aurrera.
  • Otar malguak: nahi adina produktu erantsi ahal izango dituzue gure APParen bitartez, baita gure inguruko ekoizleenak ere.
  • Tamaina desberdinetakoak: txikia pertsona batentzat, ertaina 2-3 pertsonarentzat eta handia 4-5 pertsonarentzat.
  • Hilean lau otar jasoko dituzue, eta bost asteko hilabeteetan bosgarrena oparituko dizuegu.
  • Otarrak jasotzeko eguna: ostiraletan, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era.

 Informazio guztia, hemen