Gehitu iruzkin berria

ZOZKETA | Erosketa-txartelak eta barazki otarrak!

Barazki ekologikoen saskia jaso nahi duzu astero, hilabetez? Edo Karabelekoko ekodendan erosketa egiteko txartela irabazi? 

Parte har ezazu Facebooken eta Instagramen martxan jarri ditugun zozketetan! 

SARIAK: 

  • 4 erosketa-txartel Karabelekoren ekodendan erabiltzeko (15€ko balioa du bakoitzak). Gure dendan, barazkiak eta inguruko ekoizle ekologikoen produktuak  eskuratu ahal izango dituzte irabazleek, baita baratzerako eta lorategirako landare, tresna eta bestelako produktuak ere.
  • 2 otar ertain (bi pertsonarentzako hilabeteko zerbitzua; hau da, lau otar ertain jasoko ditu irabazle bakoitzak, astean bana eta lau astez jarraian). Saski bakoitzak 8-10 barazki izango ditu (bizpahiru pertsonarentzat adina barazki), guztiak ekologikoak, garaikoak eta tokikoak, gure baratzeetatik bildutakoak. Otarra Hernanin jaso beharko da, Karabeleko etxaldean (Portu Auzoa, 34) edo Lurreko dendan (Ispizua Kalea, 13). Bilketa egunari dagokionez, Karabelekon astelehen edo ostiralean jaso ahal izango da, eta Lurreko aukeratuz gero, soilik astelehenean.

 

ZOZKETAREN BALDINTZAK

Bi zozketa egingo ditugu, bata Facebooken eta bestea Instagramen. Sare sozial bakoitzean otar bat eta bi erosketa-txartel zozketatuko ditugu. Bi zozketetan parte hartu ahal izango dute interesa duten guztiek, nahi adina aldiz, baina pertsona berak ezingo ditu bi sari eskuratu. Hala ere, zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dute sariren bat lortzeko.

Zozketak maiatzaren 28an egingo dira (eguerdiko 12etan) eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko dira irabazleak (3 Facebooken eta 3 Instagramen) egun horretan zehar. Irabazleek bi asteko epea izango dute saria onartzeko. Erantzunik jaso ezean, saria baliogabetua geratuko da. Zozketak sistema aleatorioa erabiliz burutuko dira, parte-hartzaile guztien izenak online aplikazio batean sartuz.