Beterri Km0-ko otar berria eskuratu nahi duzu?

Beterri Km0 proiektuaren helburua eskualdeko nekazaritza-sektorea sustatu eta bertako produktua balioan jartzea da. Horretarako, Beterri-Buruntza eskualdeko produktuz osatutako 18€-ko otarra sortu dugu.
- Sagardo botila 1
- Kalabaza 1
- 2 garagardo botila
- Sagar kilo 1
- Barazki pure tarro 1
- Kontserba lote 1
Abenduaren 14ra bitarteko epea duzu eskaerak egiteko eta 17tik 21era bitarte jaso ahal izango duzu.
Zer egin otarra eskuratzeko?
1. Bidali mezu bat banaketa@beterrikm0.eus posta elektroniko helbidera, honako datuekin:
- Izen-abizenak
- NAN zenbakia
- Telefono zenbakia
- Otarra jasotzeko aukeratutako gunea*
- Kutxa kopurua
2. Egin ordainketa ES67 2100 2258 1402 0077 6083 kontu korronte zenbakian, kontzeptuan izen-abizenak eta “Beterri Km0 otarra” idatziz.
3. Abenduaren 17tik 21era bitarte jaso otarra aukeratutako gunean.
* Otarra jasotzeko guneak:
- HERNANI: Iturola Elkarlan Sorgunea edo Karabeleko Etxaldea
- USURBIL: TaPuntu kooperatiba
- LASARTE-ORIA: Uztarri kooperatiba
- ANDOAIN: Urigain etxea
- ASTIGARRAGA: Udala
GOZATU BETERRI-BURUNTZA ESKUALDEKO PRODUKTUEKIN!