Asiako azak, gure baratze eta platerentzat aproposak
Esperimentazio lana egiten ari gara Asiako hainbat landare interesgarriren hazkuntza aztertzeko. Laborantza sistema ekologikoa erabiliz, kantauriar klimara nola egokitzen diren behatu nahi izan dugu. Zehazki, Ta Tsoi, Pak Choi, Mizuna eta Mibuna aza barietateen bilakaera ikusita, egiaztatu ahal izan dugu ziklo motzeko landare horiek gure udaberriko baldintza klimatologikoetan egoki erantzuten dutela. Beraz, horrelako landareei esker gure eremuan daukagun barazki eskaintza zabaltzeko aukera daukagula ondoriozta dezakegu.