!name-ren blog-a

Karabeleko kalera irten da

Asteburu honetan Karabeleko etxaldea Kutxa Kultur Hiria egitasmoan aurkeztu dugu, Kimu Bat-en eta Ekogunearen eskutik. Donostiako oinezkoen guneak ekintza desberdinekin bete dituen ekimen horrek kalean egoteko eta gure etxalde esperimental ekologikoa ezagutzera emateko aukera eman digu.

Larunbatean, baratze txiki batean landatzeko modu egokia erakusteko bi tailer eskaini genituen, eta gurekin hitz egitera etorri zirenen galderei erantzun genien.  

“Karabelekon lan egiteak baliagarri eta oso konpainia onean sentiarazten nau”

Hilabete darama Jose Ignaciok Karabelekora joaten eta hartu zuen erabakiarekin kontentu dago. Etxean “giltzapeturik” ez egoteko eta baratze lanei berriro ekiteko aukera ematen dio Karabelekora joateak. Zehazki, 14 urte eman zituen lanean orain etxalde berria dagoen lursailetan, eta egungo baratzeak eta instalazioak “askoz ere hobeak” direla uste du.

Bere kasuan, Karabelekora joateak zerbaitetarako balio duela sentiarazten dio eta “konpainia onean” dagoela aitortzen du. Lankideekin duen harreman onaz gain, “momentu oro psikologoek arreta ematen dietela” azpimarratzen du.

Orriak