“EHUNKA BARAZKI MOTAREN PORTAERA ETA PROPIETATE ORGANOLEPTIKOAK AZTERTZEN DITUGU”
Kantauriar isurialdean berritzailea den etxalde honen esperimentazio lanaz mintzatu zaigu Iban Sabalza, Karabelekoko presidente eta Blasenea hazitegiko arduraduna.
ZERGATIK ERABAKI ZENUTEN NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO ETXALDE ESPERIMENTALA SORTZEA?
Gaur egun, nekazaritza ekologikoa hedatzen ari da, komunikabideek isladatzen duten moduan. Hala ere, arlo honetako ikerketa-lan eskas dago. Gure penintsulan zer edo zer aztertzen ariko dira, seguru aski, baina oso gutxi; eta daukagun jakintza gehiena iparraldeko herrietan egindako ikerlanetatik datorkigu.