!name-ren blog-a

Erreminta berriak estreinatu ditugu Bellota enpresari esker

Karabelekon gure proiektuarekin bat egiteko hiru modu jarri ditugu martxan: ‘adiskide laguntzailea’, ‘adiskide konpromisarioa’ eta ‘adiskide babeslea’. Legazpiko Bellota enpresa, eraikuntza, nekazaritza eta lorezaintza erremintetan aditua, Karabelekoren babesle bilakatu berri da, eta, lortutako hitzarmenari esker, baratzean lan egiteko erremintekin hornitu gaituzte. Bellotako kideak gure instalazioetara etorri dira materiala entregatzera. Mila esker!

“Babes gutxien duten kolektiboak gizarteratzea da Karabelekoren helburua”

Karabeleko ekonekazaritza etxaldean gauzatzen dugun errehabilitazio psikosoziala zertan datzan azaldu digu Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteko (Agifes) gerente Ruth Encinasek.

Karabelekok zer ekarpen egiten dio Agifesi?

Etxaldean egiten diren jarduerek babes gutxien duten kolektiboak gizarteratzeko aukera bermatzen laguntzen digute.

Orriak