!name-ren blog-a

Karabelekon lantzen ditugun tomate motak

Karabelekon, bertako tomateaz gain, hainbat mota lantzen ditugu, zapore eta testura desberdinekoak, nahi dituzuen plateretan erabil ditzazuen. Adibidez, entsalada freskoetan.

 

‘Aretxabaleta’ tomatea mamitsua, gozoa eta hazi gutxikoa da. ‘Irati’ tomateak, ordea, testura trinkoa du eta oso zaporetsua da. Bestalde, cherry tomatea oso apaingarria geratzen da plateretan eta, bere gozotasunari esker, errezeta askotarako balio du: pasta, entsaladak, broxetak eta abar.

Zallako tipula gorriak

Zallako tipula gorriak zapore gozoa du, ez da batere mina eta, gainera, denbora luzez kontserba daiteke. Oraindik beroa egiten duenez, ezin hobea da gure entsaladetan gordinik jateko.

Aurten oso laguntzaile berezia izan dugu horiek biltzeko orduan: basurde bat. Tipulak prest utzi zizkigun kaxan sartzeko. Detaile oso polita bere aldetik! Izan ere, argazkian bere oinatza ikus daiteke.

Orriak