!name-ren blog-a

“Sukaldariek Karabelekorekiko interes handia dute”

Urtebete baino gutxiago darama martxan eta, jada, harrera bikaina izan du Karabelekok gizartean eta nekazaritza sektorean. Izan ere, “berrikuntza sozial handiko proiektua da, eta gizarte osoaren interesekin bat datozen helburuak ditu”, azpimarratu du Iker Goikoetxeak, Karabelekoren kudeatzaile eta Kimu Bateko teknikariak. Arrakasta horren adierazle da iaz jasotako Biodibertsitatearen IV. Barraskilo Saria.

Furgobaratzak Kimu Baten eta Karabelekoren aholkularitza eta produktuak eskainiko ditu Gipuzkoako Baratze Parkeetan

Furgobaratza Kutxa Ekoguneak Kimu Bat-ekin eta Karabelekorekin batera sortutako aholkularitza-zerbitzu ibiltaria da. Hilean behin gerturatuko da Gipuzkoako Baratze Parketara, ordu finko batean, baratzekideei aholku teknikoak eta gomendiok eskaintzera.

Orriak