Blog

ORIOKO HERRI IKASTOLAKO UMEAK, KARABELEKON

Karabelekon lehenengo bisita gidatua egin berri dugu. Orioko Herri Ikastolako haurrak, Haur Hezkuntzako lau urteko 60 ume, etorri dira aste honetan gure instalazioak ezagutzera, eta primeran pasa dugu beraiekin. Nekazaritzan aditu bilakatzen ari dira txiki hauek, ikastolan bertan daukaten baratzean lurra lantzen hasiak baitira.

Nekazaritza ekologikoa zabaltzeko eta gure filosofia eta lan egiteko modua azaltzeko asmoarekin, bisitaldi gidatuak antolatzen ditugu. Beraz, gure proiektua gertutik ezagutu nahi baduzue, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu!

Orriak