Abuztua atsedenarekin lotzen badugu ere, guretzat jarduera handieneko sasoietako bat da, udazkeneko, neguko eta udaberriko hilabeteetan kontsumituko ditugun barazkiak erein eta landatzeko unea baita. Azalorea, adibidez.
Baina azalorea dastatzen hasteko egunak kontatzen ditugun bitartean, udako barazkiez gozatzen jarrai dezakegu: kalabazinak, piperrak, tomateak, piperminak, bainak, berenjenak…
Beraz, badakizue, aprobetxatu, hemendik gutxira faltan botako ditugu eta!
Udazkenean biltzen hasiko garen azaloreak nola landatzen ditugun ikus dezakezue bideo honetan. Aupa zuek!
Gehitu iruzkin berria