11 abantailadun otarra

 

1) Osasuntsua eta puntu-puntuan

Pestizidarik gabeko barazkiak, naturalki hazitakoak. Heldutasun egoera onenean jasoak eta freskoak, gehienak otarra banatzen den egun berean bilduak.

2 ) Prozesu ekologikoa

Ekoizpen prozesu osoa modu ekologikoan gauzatzen dugu: haziak, landareak, zainketa, ongarritzea, ontzi eta plastikorik gabeko banaketa...

3) Prezio merke eta egonkorrak

Kalitate goreneko produktuak, dendan baino merkeago. Gainera, merkatuko prezio aldaketek ez dute eraginik otarraren prezioan.

4) Produktu aniztasun paregabea

Barietate berriak, ezezagunak eta exotikoak ezagutu eta dastatzeko aukera ezin hobea daukagu Karabelekon.

5) Agroekologia sustatzea

Natura eta osasuna errespetatzen dituen nekazaritza-eredua sustatzen dugu.

6) Bertatik bertara

Produktu guztiak gure Hernaniko baratzetan landuta daude. Hala, gainera, garraioak eragindako kutsadura gutxitzen dugu.

7) Tokiko ekonomia bultzatzea

Gure nekazaritza bultzatu eta ekoizle berriak sortzeko laguntza eskaintzen duzu. Lekuko ekonomia sustatzen dugu, prezio duinak bermatuz.

8) Gure paisaia eta kultura

Bertako paisaia eta kultura babesten ditugu. Lurraren emankortasuna zaindu eta baserriaren biziraupena bermatzen dugu.

9) Errehabilitazioa eta laneratzea

Buru gaixotasuna duten pertsonen eta beste kolektibo batzuen errekuperazioa eta gizarteratzea bultzatzen ditugu, eta lan-mundurako prestatzen laguntzen diegu.

10) Proiektu aurrendaria babestea

Euskal Herriko nekazaritza ekologikoa aberasteko xedea dugu gure etxalde esperimentalean. Bertan, ekoizpen prozesua behatu eta ikasteko aukera dugu guztiok.

11) Elikadura-subiranotasunaren alde

Elikagaien inguruan erabakitze ahalmena berreskuratu nahi dugu, konpainia handien eskuetatik kendu eta ekoizleen nahiz kontsumitzaileen kontrolpean egon dadin.

 

 

Gure filosofiarekin bat egiten baduzu, gure kontsumo taldeko kide izatera gonbidatzen zaitugu:

informazio +